XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Herria noizbait batua izana delarik, oraingo baserriek, diren lekuan, garai hartako hauzoak jarraitzen dituzte.

Marimaiteneko Klara hil zelarik, bere hauzoa Bidart zela adierazia zien aurretik.

Marimaite karrikan dugu eta Bidart bazter-etxea. Hauzo zaharra.

Bermio-ko baserritarrek gurdi bana zimaur eman behar izaten zioten nekazaritzatik bizitzeko asmotan ezkontzen zen bakoitzari.

Sastoue deitzen zuten.

Luzaide-n bildotsa eskaintzen zion artzain bakoitzak ardiak larratzen hasi nahi zuenari.

Gero otordu bat ematen zien berak, axuri bazkaria.

Zur lorrak ere baziren.

Etxea nahiz borda berritu behar zelarik, zurak ekartzen laguntzen zuten hauzokoek.

Arbazu-n (Arruazu) hauzalanez egina dute eliza nere gazte denboran.

Norbera joaterik ez zuenak mutil bat bidali behar zuen.

Norbaitek gaixorik nahiz ezbeharrez lanak atzeratuak dituelarik, igandetan lanera joaten ere ezagutu dut neure sorterrian.

Meza garaian jakinarazten zuen apaizak eta horrekin bazen lana egiteko baimena.

Hauzoa izan da herri giroan gure herriak eman duen urratsik jatorrena.

Berekoitasuna garaitu eta elkartasunean sartzea zen.

Bakoitzak zezakeen mugatik aurrerago jotzea.

Eta honek asko esan nahi du.

Batzutan, odolekoak baino areago hartzen ditu hauzoak; eta lehen hauzoa dudarik gabe, familia baten lagun hurrena da.

HERRI GIROA Lanbide ezberdinak gizonari izaera berezia xertatu badio ere, bada, bestalde, herri giro bat gauza askotan berdintzen dituena.

Izan ere, inguruak garrantzi haundia du edozeinen bizitzan.